top of page
MY BUTTON

Zer nolako hiri eredua eraiki

nahi dugu ?

 

Auzo zahar -berrituek, erantzuten diote  bizilagunen  beharrei?

`Zaharra zara Bilbo´ esaten du Garik bere abestian. Eta ez du ez arrazoirik falta. Baina 80. hamarkadatik aurrera bere garapena ekarri zuen industria sektorearen gaibeherak, eraldaketa sozioekonomikoak ekarri zituen berarekin eta hirigintzaren erabateko eraldaketa etorri zen ondoren, hiriaren idiosinkrasia eta izaera erabat eraldatuz. Baina zer nolako hiri eredua eraikitzen ari gara? Eraikitzen ari diren auzo berriak, bertako bizilagunen beharrei erantzuten dien auzo ereduak dira? Interes pribatua interes publikoaren gainetik jartzen denean, arazoak sortzen dira han eta hemen eta Atxuriko Enkarnazio Parkean ere, kirola praktikatzeko kantxa publikoen eskera egin denean, gauza bera gertatu eta interes publikoa pribatuaren aldeko jarrerarekin aurrez aurre aurkitu da.

1300. urtean sortu baitzen Bilbo zaharra. Baina 80. hamarkadatik aurrera bere ekonomiaren garapena ekarri zuen industria sektorearen gaibeherak, eraldaketa sozioekonomikoak ekarri zituen berarekin, batez ere Astilleros Euskalduna eta Bizkaiko Labe Garaien itxierarekin. Eta geroago  83.urteko uholdeek, Bilboren eraldaketa azeleratu besterik ez zuten egin. Bilbon abian jarri zen eraberritze integralaren zatitxo txiki bat islatzen du egun Atxuri auzoak. Bilboko auzo askotan egin duten moduan, eraberritze oso bat egin dute eta Atxuriko goi aldean auzoari aurpegi berriagoz begiratzen dion Begoñako Errepublika egin dute, non etxe berriak eta aisialdirako parke bat egin dira, auzoak lur eremu berriak eskuratuz.

2010 urtera egin behar dugu, Atxuriko García Rivero Ikastetxe Publikoko Guraso Elkarteak Udalari erabilera anitzeko kirol instalazio gune estali bat eraikitzeko eskaera luzatu zion arte. Ikastetxeak  kirol instalazio gabezi handiak ditu eta bertako ikasleek eskola-kirola praktikatzeko, azpiegitura egokia behar dute. Parke berria eta lur eremu berriak egin zirenean, eskola-kirola praktikatzeko  eraikin estali bat gaitzea eskatu zion García Rivero ikastetxeko Guraso Elkarteak Udalari. Ondorioz, 2011-2015 Auzokide Planaren baitan jaso zuen Udalak eskaera hau.   2012an, non milioi bat euroren kostuko aurrekontua egin eta 2013ko urrian, gauzatze proiektuari buruzko galdeketa prozesua ireki zen.

  • Wix Facebook page
  • Wix Twitter page
  • Wix Google+ page
bottom of page